}

Inguruko bizidun ikusezinak hautematen

2007/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Inguruko bizidun ikusezinak hautematen
2007/04/01 | Elhuyar
(Argazkia: EMBL)

Mikroorganismoak planetako biomasaren herena baino gehiago badira ere, nahiko ezezagunak dira. Orain, Europako Biologia Molekularreko Laborategian (EMBL), metodo konputazional berri bat sortu dute, inguruneko DNA-laginak aztertzeko. Horren bidez, habitat desberdinetako mikroorganismoak ezagutzeko aukera izan dute, lurrekoetatik hasi eta uretakoetara arte.

Lehen, leku bateko mikroorganismoak aztertzea zaila zen, naturan bizi direnetako asko ez baitira laborategian hazten. Inguruneko DNAren sekuentziazioak, metagenomikak, arazo hori gainditzen lagundu du. Organismo bakoitzaren DNA sekuentziatu beharrean, inguruan topatzen duten DNA guztia sekuentziatzen dute, eta horrela biltzen dute habitat horretan bizi diren milaka espezieren informazio genetikoa.

Ondoren, ikertzaileek sekuentziatu diren bizidunen datuak dituen zuhaitz genealogikoan kokatzen dute jasotako informazioa. Hala, ikusten dute zer espezie dauden eta zein diren ezezagunak, eta baita nola eboluzionatu duten ere. Gehienak zuhaitz genealogikoaren antzinako garaietakoak dira, eta, bide batez, jakin dute mikroorganismoek azkarrago eboluzionatzen dutela habitat batzuetan beste batzuetan baino.

1
230
2007
4
010
Mikrobiologia; Genetika; Biologia
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia