Infartuek jende gutxiago hiltzen dute
2000/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bihotzeko gaitzek eragindako heriotzak % 20 gutxiago izan dira azken 20 urteetan. Jaitsiera mundu-mailako batez bestekoa da, Osasunerako Mundu Erakundeak 4 kontinenteetako 21 herrialdetan egindako ikerketaren emaitza.
80ko hamarkadan hasi zen ikerketa eta harrezkero 35 eta 64 adin-tarteko 140.000 pertsona aztertu dira. Jaitsieraren erdia zerbitzu medikuen azkartasunari eta eraginkortasunari zor zaio, infartua oso goiz tratatu izanari. Bestetik, jendeak ohitura osasuntsuagoak ditu eta bihotzekoa izateko arriskua areagotzen dituzten faktoreen maiztasuna, hau da, odoleko kolesterol-maila altua, tabakismoa eta hipertentsioa, urritu egin da. Jaitsieraren % 15-30 eragin du horrek.
Haatik, eta industrializatutako herrialdeetan batik bat, lehen baino emakume gehiagok erretzen du. Emakume erretzaileen ugaritzeak epe luzera izango ditu ziur asko bere ondorioak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia