}

Indar bateratua birsortu ahal izango da

1998/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hurrengo mendean, aurrerakuntza teknologikoei esker, Unibertsoaren hasierako uneetan existitu zen indar bateratua ezagutzeko gai izango gara. Fisikako Teoria Bateratu Handiak dioenez, Big Bang-aren ondorengo unean Unibertsoko hiru indar ez-grabitazionalak –elektromagnetikoa, ahula eta indartsua– bat eginik zeuden. Fisikaren arabera, hiru indarrek bat eginik jarraitu zuten Unibertsoko partikulen energia 1016 gigaelektronvolt-era jaitsi zen arte, hau da, Unibertsoaren hasierako 1038 segundoetan.

CERN laborategi europarreko bi ikerlarik, ordea, indarren arteko banaketa gertatu zeneko energia askoz txikiagoa dela uste dute. Egindako kalkuluen arabera, indarren banatze-energia 1.000 GeV-ekoa izango litzateke soilik. CERN-ek 2005. urterako prest izango duen Hadron partikula-azeleragailuan energia hau lor daiteke, eta ondorioz, fisikarien ustez indar bateratua sortzeko gai izango dira hurrengo mendearen hasierarako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia