Inbaditzaile edo zaurgarri, kromosomen sorta-kopuruaren arabera
2011/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Delhiko Unibertsitatean egindako ikerketa batean, ikusi dute landareetan lotuta daudela kromosomen sorta-kopurua eta landarearen izaera (inbaditzailea edo zaurgarria). Mundu osoan arriskuan dauden 640 landare-espezieren genomak eta 81 landare inbaditzaileren genomak aztertuta iritsi dira ondorio horretara. Hain zuzen, ikusi dute landare inbaditzaileetan poliploide (bi kromosoma-sorta baino gehiago) izateko joera % 20 handiagoa dela diploide izatekoa baino (bi kromosoma-sorta). Mehatxatuta dauden landareetan, berriz, % 14 txikiagoa da poliploide izateko joera. Halaber, ondorioztatu dute kromosoma-kopurua bikoiztu ahala % 12 handitzen dela landareetan inbaditzaile izateko joera.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia