}

INASMET: materialen muinean

1988/06/01 Aizpurua Sarasola, Joxerra Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikerketa, Herrien garapena neurtzeko bidea dela askotan esan ohi da. Euskal Herrian arlo honetan nola gauden hobeto jakiteko, zenbait zentruren azalpena egingo dugu. Ale honetan INASMETen iragana, oraina eta etorkizuna azaldu nahi da. Horretarako INASMETeko gerente den Alberto Lazarori egindako elkarriz keta eta bertako lankide den Josu Jon Imaz kimikariak zuzendutako bisita ezinbestekoak gertatu
zaizkigu.

Hasiera

I.X.I.

Gipuzkoako zenbait enpresen eraginez 1962. urtean "Gipuzkoako Galdatzaileen Elkarte Teknikoa" sortu zen. Hasieran INASMETek izen hau hartu bazuen, galdategietan produktuen kalitate-kontrola egin behar zelako izan zen. Gaur egun kalitate-kontrola enpresa bakoitzak egiten du, baina 1962. urtetik 1970.era INASMETek eduki zuen eginkizun hau. 1970. urtetik aurrera Donostiako Industri Injineruen Eskolako zenbait injineru metalurgiko sartu zen INASMETera. Hauen kualifikazio teknikoari esker, enpresei asistentzia teknikoa ere eskaintzen hasi ziren. Galdategiak ezezik enpresa metalurgikoak ere hasi ziren INASMETeko zerbitzuez baliatzen.

Beraz, 1980. urtean 14 pertsonako ekipoak eta 100 bazkidek edo enpresak osatzen zuten INASMET. Urte horren inguruan eta krisialdiak industria erasana zuenez, INASMETek orduan jasan zituen bere momenturik larrienak. Baina, krisialdi honek INASMETen birdefinizioan eragin zuen eta horren ondorioz ikerketa-zentruek beren lekua izan zezaketela ikusi zen. Egoera honetan INASMETekin batera, CEIT, Tekniker, Ikerlan eta LABEIN zeuden. Bost entitateok Eusko Jaurlaritzarekin batera etorkizunerako lan-plangintza bati ekin zioten.

I.X.I.

Lan hauen ondorioz Entitate Babestua figura sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Figura honen bitartez, Eusko Jaurlaritzak bost urtean zehar ikerketa-zentruak babestu ditu, hau da, urtero-urtero asignazio ekonomiko bat egiten du, baina, zentruek ez dute beren independentzia galtzen. Zentruak berak dira proiektuak aurkezten dituztenak eta Eusko Jaurlaritzak gainbegiratu egiten du haiek egindako lana. Sistema honen bitartez zentru bakoitza espezializazio desberdinetara bultzatzen da. Guzti hau 1982. urtearen inguruan gertatu zen eta gaurdaino iraun du. Bestalde, zentru desberdinen koordinazio beharra ikusten zen eta honen ondorioz 1986. urtean Eusko Teknologi Ikertegien Elkartea (EITE) sortu zen.

Oraina

INASMETen batzorde zuzendarian hiru partaide-mota desberdin daude: Industria, Eusko Jaurlaritza eta Diputazioa. Zer esanik ez, pisu espezifiko nagusiena industriari dagokio. Administrazioaren partaidetza aholku- eta orientazio-alorretara zuzenduta dago.

Une honetan INASMETeko pertsonala ondoko koadro honen arabera banatuta dago:

Gaur egun hemengo industrien beharrak dira INASMETen motore zuzentzailea, baina baita ikerketa eta teknologia berrien arloa ere. Ikerketa hitza aipatzen denean, oinarrizko ikerketa alde batera utzi nahi da, zeren eta hau unibertsitateari dagokion zerbait dela kontsideratzen bait da. INASMETek, oinarrizko ikerketa honetaz baliatu nahi du produkzio-prozesuetan aplikatzeko, hau da, industriak produkzio-prozesu hauetan sar daitezen.

Finantzaketa eta pertsonala

Alberto Lazaro.
I.X.I.

1988. urteko aurrekontua 744 milioi pezetakoa da. Kopuru honetatik 437 milioi gastu korronteei dagokiena da eta gainerakoa inbertsioei eta beste zenbait gasturi dagokie. Entitate Babestua izateagatik, Eusko Jaurlaritzak gastu korronteen %40 estaltzen du, hau da, 170 milioi inguru. Beste horrenbeste industriatik ateratzen da, berari emandako zerbitzuengatik.

Aurrekontua estaltzeko falta dena ia erabat Administrazio Publikotik ateratzen da; bai Diputazioetatik, bai Eusko Jaurlaritzatik eta baita Europako Ekonomi Elkartetik ere. Leku hauetatik atera-tzen den diru-kopurua formazio-ikastaro nahiz proiektu-garapenen truke izaten da. Europan planteatzen diren proiektuetan parte hartzeak, gero eta garrantzi handiagoa dauka prestigio- eta ekonomi ikuspegietatik. Beraz, hurrengo urtetan lortu nahi den helburuetako bat gutxienez aurrekontuen %10 Europako proiektuen truke estaltzea da.

Aurreko atalean pertsonalaren koadroa azaldu da, baina zifra horiek ez dituzte bete-betean giza ekipoaren ezaugarriak adierazten. Hasiera batean INASMETen zegoen jendea bokazio hutsezkoa zela esan daiteke. Geroago industrian aritutako jendea sartu zen eta azken urteotan jende gazte asko sartu da. Azken hauek ikerketari (bereziki) emanak daude. Hala ere, plantila oso dinamikoa da, hots, industriatik INASMETerako giza ekarpena alderantzizko bihurtzen da askotan eta hau guztiontzat aberatsa da.

Josu Jon Imaz.
I.X.I.

Bestalde curriculum-ari gero eta garrantzi handiagoa ematen zaionez gero, lanen argitarapena eta doktoregoa egitea bultzatzen da.

Etorkizuna

Aurrikusten den etorkizuna ona da. Administrazio Publikotik luzatzen den diru-laguntza finkatu egin da eta industriak gero eta konfidantza handiagoa dauka ikerketa-zentruen lanez. Beraz, industri zerbitzuak ugaldu egingo dira hurrengo urtetan eta berdin gertatuko da Europan zehar, beste enpresekin elkarlanean, garatuko diren proiektuekin.

Artikulu honen hasieran INASMETen jaiotza galdategiekin lotuta zegoela aipatu da. Penintsulako galdategi gehienak, % 70-80 gutxi gorabehera, Euskal Herrian kokatuta daude, baina oraindik INASMETek ez du lortu beraien homologazioa. Beraz hurrengo urtetarako, homologazioa lortzea helburu bihurtu da.

Arlo berrietan, hots, bioteknologian, ADI-n eta konpositetan arreta jarri nahi da.

Bioteknologiaren bitartez, hondakin-materialak nola berreskuratu eta birziklatu aztertu nahi da.

Indukzio-labearen simuladorea.

ADI izeneko teknika guztiz berria da eta funtsean lortu nahi dena zera da: materialen prozesaketan eginiko tratamendu termiko bereziez nahi diren propietateak materialari ematea. Une honetan Euskal herriko zenbait enpresekin akordio bat sinatu da, ADI teknikak hemengo beharretarako aplikazioa izan dezan.

Konpositea ez da gai berria INASMETen. Matrize metaliko nahiz organikozko konpositeak lantzen dira eta hemengo industriaren beharren arabera matrize metalikozko konpositeei garrantzi berezia eman beharko zaie. Jakina denez, konpositea material zeramikoz osatutako konposatua da eta bere propietate nagusienetakoa higadura oztopatzea da.

Aipatutako arlo hauetatik kanpo, beste zenbait arlo geratzen da. Hala ere, gehienen aipamena artikulu honen beste zati batean ikus daiteke.

Bukatzeko, gure eskerrik beroenak eman nahi genizkieke INASMETeko enplegatu guztiei emandako laguntza eta erraztasunengatik.

EUSKO TEKNOLOGI IKERTEGIEN ELKARTEA

EITE

EITE, Eusko Jaurlaritzak babestu-tako bost erakundez, hau da, CEIT, IKERLAN, INASMET, LABEIN eta TEKNIKERez, osatuta dago. Bere helburua enpresei ikerketa eta garapen teknologikoaren mailan eskaintza bateratu bat aurkeztea da.

Zentru guztien artean 500 zientzilari eta injineru baino gehiago daude, baina, bakoitzak bere iharduera eta autonomia propioak gordetzen ditu.

Enpresarekiko elkarlangintza bost eratakoa izan daiteke:

    Industri proiektuak
    Proiektu nahiz prozesuei buruzkoak izan daitezke, bai produktu berriak landuz edota gaurko produktuei teknologia berriak aplikatuz.
    Asistentzia teknikoa
    Enpresek dauzkaten ohizko arazoei aurre egiteko analisi, diagnostiko nahiz txostenen bidez.
    Zabalkuntza teknologikoa
    Sentsibilizazioa, informazioa eta hezkuntza, arlo desberdinetan, hala nola: Robotika, Mikroelektronika, Fabrikazio malgua, Produkzioaren organizazioa, Produkzio-sistemak, Adimen artifiziala, Ingurugiroa, Kalitatea, Material berriak eta ohizkoak, Produkzio-prozesuak, CAD/CAM, Tribologia, Soldadura, Galdaketa.
    Industri kalitatea
    Kalitate-zerbitzuak, ziurtagiriak eta homologazioak.
    Formazioa
    Zentru eta Industrietarako profesionalen formazioa. (Bekadunak, Doktoregaiak, Praktika-kontratuak eta Programa bereziak).

PLASMA PROIEKTATUZKO ESTALDURA ZERAMIKOAK DIESEL MOTORETAN

Helburuak

Zeramikazko estaldura duen Diesel motorea.

Diesel motoreen piezatan tenperatura altuko korrosio eta higaduraren kontrako plasma proiektatuzko estaldura zeramikoak.

Materialak

  • Oxidoak: Al2 O3, Cr2O3, Ti O2
  • Karburoak: WC, Ti C, Cr3C2
  • Metalak: Mo, Ni Al, Ni Cr, MCrAlY

Teknologiak

Plasma bidezko proiekzio termikoa.

  • Karakterizazioak eta entseiuak.
  • Mikroskopia optikoa.
  • SEM.
  • Mikrogogortasunak.
  • Porositatea.
  • Higadura-entseiuak.
  • Itsaspen-entseiuak.
  • Talka termikoa.

INASMETeko lan-arlo eta ekipamenduak

Prentsa.

EKINTZA-ARLOAK

    Galdaketa
    Soldadura
    Altzairugintza
    Teknologia kimikoa
    Ijezketa
    Polimero eta konpositeak
    Forjaketa
    Zeramika aurreratuak
    Tratamendu termikoak
    Azaleren injinerutza

AZTERKETAK ETA AHOLKULARITZA

    Prozesu industrialetako aholkularitza.
    Huts egiteen azterketa. Lanean gertatutako hausturen diagnostikoa.
    Korrosio eta estalduren azterketak. Galdaretako eta labetako Hondar-Bizitzaren azterketak.
    Aholkularitza diseinuetan. Presiozko ontziak.
    Espezifikazio teknikoei buruzko Aholkularitza.
    Soldadur prozeduren entseiuak
    Materialen hautaketa. Prozesuetan erabilera eta optimizazioa.
  • Ingurugiro industriala. Hondakinen azterketa.
    Prozesu kimiko bereziak.
Mikroskopio elektronikoa.

ENTSEIU MEKANIKOAK

    Trakzio-entseiua (-70°C-1000°C). Elastikotasun–muga estentsometri bidez determinatzen da.
    Ebakidura-, zanpatze- eta tolestatze-entseiuak.
    Erresilientzi entseiuak.
    Haustura-mekanikaren entseiuak.
  • ….

EKIPAMENDUA

    Bigizta itxiko makina serbohidraulikoak.
    Trakzio/konpresiozko makinak.
    Ekipamendu kalibratuak.
    Talka-entseiurako makina.
    Fluentzi ekipamenduak
  • ….

ANALISI KIMIKOAK

    Metal eta ez-metalen analisiak.
    Metal astunen analisiak.
    Gasen neurketa.
    Analisi bereziak.
    Analisi-programa industrialen prestaketa.
  • Pinturetako osatzaile eta disolbatzaileen analisia.
  • Korrosio azeleratuaren entseiuak gatz-lainozko gaizizkio ganbaran.
    LPR entseiuak (Korrosioaren aldiuneko abiaduraren determinazioa).
  • ...

ERABILITAKO TEKNIKAK

    Espektrofotometria
    Kromatografia
    ...

ZIRKONIAZKO ZERAMIKAREN HESI TERMIKOAREN GARAPENA

Helburuak

Erreakzio-motorean hesi termikoa sortzen.

Hesi termikoen aplikazio teknologikoak automozio-piezatan eta kolektore nahiz kofadun piezen barnean hesi termikoak lortzeko teknika berrien garapena.

Materialak

    Zirkonia/Itria: Zr O 2 -Y 2 O 3
  • Substratuak: MCrAlY, NiCr, NiAl

Teknologia

Plasma bidezko proiekzio termikoa.

    Karakterizazioak eta entseiuak.
    Mikroskopia optikoa.
    SEM.
    Mikrogogortasunak.
    Porositatea.
    Higadura-entseiuak.
    Itsaspen-entseiuak.
    Talka termikoaren kontrako erresistentzi entseiuak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia