Ilargia, desitxuratuta

Atmosfera eguzki-argiaren eta gure artean dagoenez, argazkikoa bezalako fenomeno optikoak ikusten dira tarteka. Ilargia ateratzen ari da Niza ondoko itsasertzean, baina ez du ohiko forma biribila; deformatuta ateratzen ari da.

Errefrakzio esaten zaio fenomeno horri, eta, bereziki, atmosferako geruzen artean dentsitate-desberdintasun handiak daudenean gertatzen da. Dentsitatea desberdina dutenez, geruza bakoitzak errefrakzio-indize bat du. Horren ondorioz, argiaren norabidea ere aldatu egiten da geruza batetik bestera pasatzean, eta horrek eragiten du guk ikusten duguna benetan duen itxurarekin antzik ez duen irudi bat izatea.

Irudia: Jean-Marc Audrin

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika