}

Ikusten da Txinako Harresia espaziotik?

2004/05/20 Elhuyar Zientzia

Maiatzaren 11n ESAk esan zuen argazkia egin ziotela Proba satelitetik Txinako monumentu ospetsuari. Guk berria jaso genuen hemen, baina, gaur jakinarazi dutenez, argazkikoa ez da Txinako harresia, ibai bat baizik.

Aspaldi esaten zuten baietz, espaziotik ikusten den gizakiak eraikitako eraikin bakarra dela. Dena dela, 2003ko urrian zapuztu zen txinatarren poza. Orduan espazioratu zen Yang Liwei, espazioan izan den lehen astronauta txinatarra. Liweik bilatu bai, baina ez zuen harresiaren arrastorik ikusi bere hegaldian.

Duela egun batzuk, ESAk esan zuen Proba satelitetik argazkia egin diotela Txinako monumentu ospetsuari. Batzuen ustez, espazioan begi hutsez ikusten da harresia 160-320 kilometroko distantziatik, baina Proba satelitea lurrazaletik 600 kilometrora dago. Nola liteke? Sateliteak kalitate handiko teleskopio bat erabili du argazkia ateratzeko. Eta hala ere, okertu egin dira . Ibai batekin nahasi dute harresia. Beraz, galderak airean jarraituko du. Ikusten da Txinako Harresia espaziotik, bai ala ez?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia