Ikatzaren etorkizuna
1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Oraindik ere munduan produzitzen den elektrizitatearen % 40, ikatza erreta ateratzen da. Egia da gaur egun zenbait herrialde industrializatutan estimazio handirik ez duela, baina “ohe fluidotu eta presurizatu” izeneko teknika berriari esker berriz ere aurreko puntan egoteko aukera du ikatzak.
Suediako ASEA etxeak dioenez, erregaia aire-korronte batez konprimatu egiten da, eta zentral elektrikoan errendimendua % 45ekoa izan daiteke (beste edozein zentral termikotan baino handiagoa). Gainera atmosferara botatzen diren gasetako poluzioa % 90-95 txikiagoa izan daiteke.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia