}

Ikasteko gai den protistoa

2008/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikasteko gai den protistoa
2008/03/01 | Elhuyar

Physarum polycephalum amebozooa gai da inguruneko aldaketak sumatu, interpretatu eta horietara egokitzeko, zelula guztiek egiten duten bezala. Orain, Japoniako Hokkaido Unibertsitatean, bizidun horren beste abilidade bat aurkitu dute: ikasteko eta gogoratzeko gai da. Denbora-tarte erregularretan asaldura bat eraginez gero, protistoa gai da denbora-tarte hori ikasteko, eta, asaldurak egiteari utzi arren, azkeneko asalduratik denbora hori pasatzean, prestatu egiten da ustez etorriko zaion asaldurari aurre egiteko.

1
240
2008
3
018
Mikrobiologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia