<i>Clementine</i> zundaren irudiak

<i>Clementine</i> zundaren irudiak


Bi metroko luzera eta 400 kiloko pisua besterik ez duen Clementine zunda espaziala Ilargiaren irudi bikainak bidaltzen ari da. Argazkiko irudiak lekuko.

Bi metroko luzera eta 400 kiloko pisua besterik ez duen Clementine zunda espaziala Ilargiaren irudi bikainak bidaltzen ari da. NASAk urtarrilean jaurtitako zunda honi errendimendu handia ateratzen ari zaizkio, 75 milioi dolar kostatu dela kontutan hartzen badugu.

Jupiterrera bidalitako Galileo zundaren ondoan arrakasta handia izan du Ilargira bidalitako honek. Galileo izan ere, askoz ere garestiagoa izan da eta matxura ugari izan du. Clementine zundak ia eginkizun guztiak beteak ditu. Oztopo bakarra, Geographos asteroidearekin elkartu ezina izango da, Ilargiko maniobretan programazio-akats batzuk medio erregai falta izango duelako.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia