}

Iberia Izotz Aroko europarren babesleku

2005/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Mitokondria-DNA oinarri hartuta, Europako populazioen migrazioak nondik nora izan ziren jakin dute. Dirudienez, Ekialde Hurbiletik sartu zen gizakia kontinentera, zabaldu, eta Izotz Aroan (Paleolitoaren amaieran) Iberiar Penintsulan elkartu ziren berriz, hotzak bultzatuta —duela hamabost mila urte inguru—.

NASA

Ondorio horretara iristeko, mitokondria-DNAren aldaera edo haplotalde bat hartu dute aintzakotzat: H haplotaldea, hain zuzen ere. Gizon edo emakume bakoitzak haplotalde bateko mitokondria-DNA dauka, eta Europan H da ugariena. Bada, Europa osoko 649 lagunen H haplotaldearen azterketa eginda, horren eboluzioa ezagutu dute, eta, kokapen geografikoa kontuan izanda, giza taldeen migrazioekin lotu dute.

Garai bateko migrazioak ezagutzeko, mitokondria-DNA erabiltzen da batez ere, amarengandik seme-alabetara pasatzen denez, belaunaldien lerroari jarraitzeko balio baitu. Mitokondriako DNA hori aldatuz joaten da, baina denbora-tarte batean gertatzen den aldaketa-kopurua ezagutzen dute adituek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia