Hurrengo asteotan... planeten ikuskizun paregabea
2002/04/22 Elhuyar Zientzia
Hurrengo asteotan batere ohikoa ez den ikuskizuna izango dugu zeruan. Izan ere, bost planeta distiratsuenak elkarren ondoan egongo dira ikusgai. Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturno dira ia-ia lerrokatuta agertuko zaizkigun planetak.
Astronomoen arabera, ezin izango da taldekatze berezi hori mendeetan berriro ere ikusi. Duela bi urte bai, antzeko egoera gertatu zen, baina Eguzkiaren kokapenak eragotzi egin zuen Lurretik ezer ikusi ahal izatea. Oraingoan, ordea, astronomiazaleek planeten higidura erlatibo horretaz gozatu ahal izango dute.
Hori dela eta, Miramon Zientziaren Kutxaguneak astronomia-behaketa antolatu du apirilaren 27rako, eta gonbita egin die parte hartu nahi duten pertsona guztiei. Hitzordua gaueko 21:30ean izango da museoko planetarioan, eta konjuntzioari buruzko azalpen txiki bat eskaini ez ezik, gau horietan ikusi ahal izango diren zeruko konstelazioei buruz ere jardungo dira.
Hala ere, Miramon Zientziaren Kutxaguneak gaiari buruz idatzi duena irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia