}

Hubble-ren argazkiak

1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

M-100 galaxia espiralaren irudia Hubble konpondu baino lehen.

Espazioko “Hubble” teleskopioa, astronautek konpondu ondoren, irudi aratzak bidaltzen hasi da. Lehen baino urrutirago ikusten du teleskopioak (14 mila milioi argi urteraino) eta galaxietako izarrak ere bereizten ditu.

Hubble-ren konstantea ere neurtuko dela espero da, horrela Unibertsoaren adina kalkulatu ahal izateko.

Ondoko irudietan 12 milioi argi-urtera dagoen M-100 galaxia espirala erakusten da, Hubble teleskopioa konpondu aurretik eta konpondu ondoren. Virgo konstelazioko distiratsuenetakoa izanik, orain arte lanbro argitsu gisa ikusi ahal izan da. Astronomoek ordea, gaur egun izarrak ere bereiz ditzakete. Erreferentziatzat hartzen diren zefeida izarrak ere ikusten dira. Distira periodikoki aldakorra eta espezifikoa duten izar hauen argitasun intrintsekoa ezagutzen delako, M-100 galaxiaren eta Lurraren arteko distantzia kalkula daiteke.

Lehen aldiz Esne Bidetik eta Talde Lokaletik kanpoko galaxia baten eboluzioa aztertu ahal izango da. Adina, masa eta izarren konposizio kimikoa aztertuko dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia