}

Hondakin-uren edertasuna

2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ironikoa badirudi ere, uretako poluzio-motetako batek bestelako bat kontrola dezake Delawar-eko Unibertsitatekoen iritziz. Ubideetako sulfuro gehiena hondakin-uretan iristen da, izan ere sulfuro horietako batzuek zenbait metal astun "jasotzen" dituzte, hala nola, burdina, zinka eta kobrea. Are garrantzitsuago: dirudienez askoz toxikoagoak diren metal astunen hondarrak (esaterako, zilarra, kadmioa eta merkurioa) ere metal-sulfuro elkarketa horiei lotzen zaizkie. Ikertzaileek ikusi dutenez, elkarketek sei sulfuro-talde ere izaten dituzte eta orain arte naturan behatu ez diren egiturak osatzen dituzte. Lotutako metalak oxidatu eta askatzea eragozten duten egitura horien egonkortasun eta iraunkortasuna ikusita, pentsa liteke oso eraginkorrak izan daitezkeela metal toxikoak "biltzeko", uretako bizidunek eskura izan ez ditzaten. Orain toxikotasun-azterketak beharko lirateke elementu kimiko horiek ondorio biologikorik duten ikusteko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia