Hezitako zaldien aztarna zaharrenak aurkitu dituzte
2009/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Duela 5.500 urte zaldiak hezten zituztela frogatzen duten aztarnak aurkitu dituzte Kazakhstanen. Erresuma Batuko Exeter Unibertsitateko ikertzaileek antzinako botai kulturako kokaleku bat aztertu dute, eta han aurkitu dituzte zaldi etxekotuen aztarnak.
Zientzialariek botaien zaldien hezurrak aztertu dituzte eta, esan dutenez, antz handiagoa dute Brontze Aroko hezitako zaldiekin, Paleolitikoko zaldi basatiekin baino. Gainera, aho-uhalak erabiltzean geratzen diren marka fisikoak aurkitu dituzte zaldi horien hortzetan. Eta zaldi-esnearen koipe-arrastoak ere atzeman dituzte aurkitutako zeramika-zatietan.
Ikertzaileen esanean, aurkikuntza horiek ziurtatzen dute botaien zaldi batzuk, behintzat, hezita zeudela. Horrek uste zen baino mila urte lehenago kokatzen du zaldien etxekotzea. Zientzialarien ustez, zaldiak heztea gizarte zibilizatuen adierazgarri garrantzitsua da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia