HESSIk eguzki-erupzioak aztertuko ditu
2002/02/06 Elhuyar Zientzia
Urtebetetik gorako atzerapenez, azkenik atzo espazioratu zuen NASAk HESSI satelitea. HESSIk eguzki-erupzioen bideoak grabatuko ditu lehen aldiz. Bideo kamera berezi batzuei esker, X izpien koloretako bideoak egiteko gai izango da satelitea.
NASAk duela 18 hilabete espazioratu nahi zuen satelitea, eguzki-jardueraren 11 urteko zikloaren maximoan, baina hainbat arazo tekniko medio, atzo arte ezin izan zen jaurti. Dena dela, zientzialariak kontent daude, eguzkia jarduera handiko egoeran baitago oraindik. Horrela, eguzki-erupzio bortitzenak ere grabatu ahal izango dira.
HESSI misioak bi urteko iraupena izango du eta 1.000 bat erupzio ikusiko dituela kalkulatu da.
Informazio-gehiago:
HESSI misioaren web gunea
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia