HESSIk eguzki-erupzioak aztertuko ditu

HESSIk eguzki-erupzioak aztertuko ditu


NASA.

Urtebetetik gorako atzerapenez, otsailean NASAk HESSI satelitea espazioratu zuen. HESSIk eguzki-erupzioak bideoan grabatuko ditu lehen aldiz. Bideo-kamera berezi batzuei esker, X izpien koloretako bideoak egiteko gai izango da satelitea.

NASAk duela 18 hilabete espazioratu nahi zuen satelitea, eguzki-jardueraren 11 urteko zikloaren maximoan, baina hainbat arazo tekniko medio, otsaila arte ezin izan zen jaurti. Dena dela, zientzialariak kontent daude, Eguzkia jarduera handiko egoeran baitago oraindik. Horrela, eguzki-erupzio bortitzenak ere grabatu ahal izango dira. HESSI misioak bi urteko iraupena izango du eta 1.000 bat erupzio ikusiko dituela kalkulatu da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia