Herbiboro izateko erdibidean

Herbiboro izateko erdibidean


Utah-ko basamortuan, Estatu Batuetan, duela 130 milioi urteko dinosauro-espezie baten fosila aurkitu dute. Orain arte ez zuten ezagutzen espezie hori, eta Falcaius utahensis izena jarri diote. Dirudienez, dieta mistoa zuen: haragia jaten zuen, baina hostoak ere bai. Fosil hori terizinosauroen taldeko zaharrena da. Talde horretakoak herbiboroak ziren, eta, karniboro izatetik herbiboro izatera egin zuten eboluzioaren erdibidean omen dago F. utahensis.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak