Helikoptero berriak
1988/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Munduko helikopterorik handiena, Vertol 360 izenekoa, probatzen hasi ziren joan den udan Boeing-Vertol etxean.


Helikopteroak lau besoko bi errotore egitura %25 arinagoa denez, prestazio handiak eskaintzen ditu: 25-30 pasaiari edo 4 tona karga garraia ditzake 350 km/h abiaduraz. Gainera lurrartze-trena ezkutagarria du. Horrek erregai-kontsumoa jaitsi egiten du eta onodrioz autonomia luzatu.
Hau ez da helikoptero erraldoi bakarra. Joan den azaroan EH-101 izenekoa hasi ziren probatzen Britainia Haundian. Bost besoko eta errotore bakarreko helikoptero honek 300 km/h abiadura eta 1 400 km-ko autonomia maximoa izango du.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia