Hego Georgiako itsas elefanteen populazioa erdira murriztu du hegazti-gripeak

Itsas elefanteen Hego Georgiako kolonia handienetako bat. - Arg: British Antarctic Survey


Hego Georgiako itsas elefanteen populazioa erdira murriztu da hegazti-gripearen ondorioz. Horixe erakusten dute Communicatons Biology aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten emaitzek. Ikertzaileek iradoki dute galera horrek arriskuan jar lezakeela uharteko populazioa.

2023an, Hego Amerikaren hegoaldean gogor jo zuen hegazti-gripearen birusak, eta itsas hegazti eta itsas ugaztun mordoa hil ziren. Esaterako, Valdés penintsulan (Argentina) itsas elefante emeen % 64 desagertu zen. Antartika inguruko uharteetara ere iritsi zen birusa, baina, hain urrun dauden lur horietan, zenbateko eragina izan zuen ez zen ezagutzen. Bada, horixe neurtu zuten 2024an, Hego Georgian. Han biltzen da hegoaldeko itsas elefanteen (Mirounga leonina) munduko populazioaren erdia baino gehiago. Eta emaitzek erakutsi dute, 2022arekin konparatuta, eme ugalkorren kopurua erdira jaitsi dela. Egin dituzten kalkuluen arabera, 50.000 eme baino gehiago falta dira.

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali