Hedapen termikoak itsasoko uraren maila igoko du
2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Aurreko alean argitaratu genuen berri baten arabera, Antartikako izotz-geruzak uste zena baino astiroago egin du atzera eta, beraz, izotzaren urtzeak ez dio horrenbeste eragin itsasoko uraren mailari.
Hala ere, badago kontuan hartu beharreko beste faktore bat: hedapen termikoa. Jakina denez, berotegi-efektua sortzen duten gasen kontzentrazioa atmosferan gero eta handiagoa da eta, horren ondorioz, itsasoko uraren tenperatura etengabe igotzen ari da.
Australiako CSIRO ikerketa-erakundeak fenomeno horrek izan ditzakeen ondorioak aztertu ditu. Bertako kide den John Church-en ustez, 1990 eta 2100. urteen artean itsasoko uraren maila 9 eta 88 cm bitartean igoko da, eta uraren batez besteko tenperatura 1,4 eta 5,8 ºC bitartean. Gainera, gasen kontzentrazioa egonkortu ondoren ere, itsasoko uraren mailak igotzen jarraituko du. Igoera horren ondorioz, besteak beste, trumoiak maizago sortu eta bortitzagoak izango direla aurreikusten da, batez ere kostaldeko herrialdeetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia