}

Hautsitako hezurrak azkarrago osatzea lortu dute

2010/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hautsitako hezurrak azkarrago osatzea lortu dute
2010/10/01 | Elhuyar
Hezurrak osatzeko beharrezko denbora heren bat laburtzea lortu dute saguetan. Arg.: Photoxpress_Yodanet.

Hautsitako hezurrak osatzeko behar izaten den denbora heren bat laburtzea lortu du Stanford Medikuntza Eskolako ikertzaile-talde batek saguekin egindako esperimentu batzuetan. Zelulen artean seinaleak igortzen dituzten Wnt proteina-familia izan da erabili duten "azeleragailua". Esperimentuetan, familia horretako proteina bat txertatu zieten saguei zangoan, tibian milimetro bateko zuloa egindakoan, eta tratamendurik jaso ez zuten beste batzuekin alderatu zuten osatzeko behar izan zuten denbora.

Tratamendua hasi eta 72 ordura, ezer jaso ez zutenek sortutako hezurra halako hiru eta erdi sortu zuten Wnt proteinak jaso zituzten saguek. Halaber, tratamendua jaso zuten saguek lau aste behar izan zituzten hezurra guztiz osatzeko, eta, jaso ez zutenek, berriz, beste bi.

Hezurren osaketan lanean diharduten zientzialariek aspaldi jarria zuten arreta Wnt proteinetan, baina 2008. urtera arte ez zuten lortu terapia gisa erabiltzeko modurik, proteina horiek ez baitira uretan disolbatzen. 2008an, ordea, liposomen barruan sartu zituzten, eta horrek ireki zuen bidea proteina horrekin lanean hasteko.

1
268
2010
10
002
Nekazaritza; Genetika; Mikrobiologia
Albisteak
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia