Hauts-partikula galaktikoen ekaitza
2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eguzkiaren aktibitatea ziklikoa da eta, maximora heltzen denean, bere eremu magnetikoa aldatu egiten da. Orduan, Eguzkiaren polo positiboa negatibo bihurtzen da, eta alderantziz. Gertaera hori dela eta, unibertsotik iristen diren hauts-partikulen kopurua hirukoiztu egin dela ikusi dute ikertzaileek.
Hain zuzen ere, ziklo berria 2001ean hasi zen, eta, haren aurretik, Eguzkiaren eremuak kanporantz urruntzen zituen partikula horiek. Orain, aldiz, erakarri egiten ditu, eta, ondorioz, hurrengo hamarkadan hauts-partikula galaktikoak askoz ugariagoak izango direla iragarri dute. Hala ere, ikertzaileek 2006 arte azterketak egiten jarraituko dutela esan dute, datuak ziurtatzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia