}

Haurrek nola egin behar dute lo?

1992/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte bazirudien haur jaioberrien lo egiteko posiziorik egokiena ahozpez zela. Hala ere, azken hilabete hauetan zalantzak sortu dira.

E.A.E.

Iparramerikako Zientzi Akademiak antolatutako prentsaurreko batean John Brooks doktoreak, munduan zehar egindako zenbait inkestetan oinarrituz, haur jaioberrien arrazoirik gabeko eta bapateko heriotza ebitatzeko aholku batzuk eman ditu:

  • Badirudi gorputzaren alde baten gainean edo ahoz gora lo egiten denean ahozpez lo egiten denean baino arrisku txikiagoa dagoela.
  • Heriotzen % 90 jaio ondorengo sei hilabeteetan gertatu dira. John Brooks-ek dioenez: "umeak 5 hilabete dituenean erabakiko du zein posiziotan lo egingo duen eta ez gurasoak. Beraz, aholkuak lehen bost hilabeteetarako besterik ez du balio.
  • Arnas arazoak edo oka egiteko joera duten haurrek, ahozpez lo egitea hobe da.
  • Honek ez du alarma-psikosia sortu behar, hau da, gurasoek ez dute gau osoan haurra zaindu beharrik.

Hala ere, guztiak ez datoz bat aholku hauekin. Susan Orenstein doktoreak dioenez, "ahoz gora lo egiten duten haurrek pneumonia jasan edo hil egin daitezke".

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia