Harren eta gizakien barne-organoak berdintsu hazten dira
2001/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kaliforniako Unibertsitateko Joel Rothman zientzialariak Caenorhabditis elegans harrarekin egindako ikerketen emaitzen arabera, harren eta ornodunen barruko hainbat organoren garapenaz arduratzen den genea bera da.
Gene hori oso garrantzitsua da haur jaioberrietan, izan ere, gene horrek edo horrekin lotuta dagoen beste batek akatsen bat duenean, haur jaioberriak malformazioak izaten baititu. Horregatik, zientzialarien hurrengo eginbeharra harren geneak ongi aztertzea da, lortutako emaitzek gizakien garapen-arazoak konpontzeko balioko dutela uste baitute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia