}

Harrapatutako elektroiei so

2005/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Ez da erraza, baina gaur egun posible da elektroi bakarra kaxa atomiko batean harrapatzea eta aztertzea. Horretarako, indar atomikoko mikroskopioa erabili behar da. Dena dela, oso azterketa konplexua da, lagina zirkuitu elektriko baten parte izatea eskatzen baitu mikroskopio berezi horrek, eta atomoen tamaina duten egituretan oso zaila da hori lortzea. Orain, Kanadako fisikari batzuek horren beharrik ez duen teknika bat garatu dute; indar elektrostatikoko mikroskopioa izena eman diote sistemari. Han, harrapatutako elektroia besterik ez da behar hura aztertu ahal izateko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia