}

Harrapari tropikal faltsuen begiak

2010/06/15 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Jakia ala harraparia? Baso tropikalean janari bila dabiltzan txori txikientzat harrapariak izan litezke goiko irudian hostoen artean ikus daitezkeenak, antzeko begiekin agertzen baitira. Baina baliteke beldar-espezieren batekoak ere izatea; biziraupena bermatze aldera, ehunka espeziek garatu dituzte begien itxura duten orban edo “estanpatuak”, txoriak engainatzeko.

Beldarren “marrazki” horiek oso zehatzak ez badira ere, euren funtzioa bete ohi dute. Gainera, begiek ustez iradoki dezaketena ere nahikoa izan daiteke distantzia batera dagoen txoria uxatzeko. Egin berri den ikerketa baten arabera, jokaera hori txoriek haien harrapariengandik babesteko duten senaren adibide dira. Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkariak eman du ondorio horien berri.

Hogeita hamar urteotan, Guanacasteko Kontserbazio Gunean (Costa Rica) baso tropikaleko 5.000 beldar baino gehiago bildu dituzte zientzialariek. Goiko irudian sorta horri dagozkion espezie batzuk ikus daitezke.


Argazkia: Janzen et al.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia