Haize-presa
2002/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euskal Herriko Enerlim eta NECESA enpresek haize-presa, aerosorgailu berria, garatu dute, eta Arabako Ekoeolika enpresa sustatzaileak eraiki du instalazioa Burgosko Losa haranean. Instalazioak, inguru horretan egoten den haizearen abiadura dela eta, 281.176 kWh-ko energia ekoiztuko du urtero. 80 etxebizitzaren energia-beharra asetzeko lain.
Makina horiek ohiko hiru besoko aerosorgailuak baino askoz ere arinagoak, merkeagoak eta egiteko zein instalatzeko sinpleagoak dira; instalatzerakoan, ez da behar kamioirik, errepide berezirik eta garabi erraldoirik, makina guztiz modularra baita eta piezak ez baitira handiak.
Ondorioz, sistema horren bultzatzaileek diote haize-presaren ingurumen-inpaktua txikia dela. Hegaztientzako ere ez ei da kaltegarria, palen gehienezko abiadura 40 km/h-koa denez, hegaztiek erraz saihets ditzaketelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia