}

Groenlandiako marrazoa

2003/10/21 Elhuyar Zientzia

Marrazoek ur berotan bizitzea atsegin dutela uste dugu askok. Baina ez da beti horrela. Argazkiko marrazoa Artikoan bizi da, eta ur sakonetan, gainera; bostehun metrora, edo. Ondorioz, ikusten zaila da eta ikertzaileek gutxi dakite hari buruz. Hala ere, ezaguna da, oso modu berezian igeri egin eta ehizatzen duelako.

Argazki hau Harbor Branch Ozeanografia Erakundeko ikertzaileek egin zuten duela hilabete gutxi, lehenengoz bere habitatean filmatu zutenean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia