Gripearen kontrako txertoa, sudurretik
2003/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gripearen kontra eraginkorra den txertoa garatu dute Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean. Txerto hau sudurretik ematen da, spray moduan, eta saguetan egindako probetan, ohikoak baino emaitza pixka bat hobeak eman ditu.
Txertoa egiteko, gripea sortzen duen birusaren proteinak positiboki kargatutako gantz-esferetan sartu dituzte. Ikertzaileen arabera, spraya eraginkorragoa da gorputzean sartzeko erabiltzen duten atean bertan gerarazten dituelako gripearen birusak. Gainera, injekziorik hartu behar ez denez, gaixoarentzat erosoagoa da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia