Goseak dastamena zorrozten du
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikerketarako boluntario-talde bat erabili dute. Ia egun oso bat ezer jan gabe egon eta gero, kontzentrazio desberdinetako azukre-, gatz- eta kinina-soluzioak probatu zituzten. Ohi baino azukre- eta gatz-kontzentrazio txikiagoetan zapore gozoa eta gazia hauteman zituzten. Kininaren zapore mikatza, aldiz, ez zuten aseta zeudenean baino kontzentrazio txikiagoetan hauteman.
Dena dela, aseta egonda ere, kinina-kontzentrazio txikiagoak hautematen dira; hau da, zapore mikatza askoz errazago hautematen da gazia eta gozoa baino.
Ikertzaileek oraindik argitu ez dutena da zaporeak hautemateko zein pausotan eragiten duen goseak: mingaineko dastamen-papilek estimulua hartzerakoan ala burmuinak seinalea interpretatzerakoan.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia