}

Gorputz-zorrien genoma sekuentziatu berri dute

2010/06/22 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Nazioarteko zientzialariz osatutako talde batek gizakiaren gorputzeko zorriaren (Pediculus humanus humanus) genoma sekuentziatu berri du. Orain arte sekuentziatu diren intsektuen genomen artean harena da txikiena, jakinarazi dutenez.

Ikertzaileek uste dute genomaren tamaina txikiak haren habitat gustukoena eta elikadura murritza islatu ditzakeela. Hain zuzen, arropen arteko edozein zirrikitutan bizi ohi da eta giza odolez soilik elikatzen da bizkarroi hori. “Beraz, ingurunea hauteman eta hari erantzuteko ardura duten geneen kopurua bera ere mugatua du”, adierazi dute. Besteak beste, gorputz-zorriak beste intsektu gehienek baino zapore- eta usaimen-errezeptoreen gene gutxiago dituela ere argitu du ikerlanak. Gizakiarekiko erabateko dependentzian bizi da bizirauteko.


Argazkia: Dennis D. Juranek/CDC

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia