Gomazko metalak
2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gogorra, tenperaturarekiko egonkorra, elastikoa eta malgua. Propietate horiek guztiak batera ditu Japoniako Toyota etxean garatu duten aleazio metalikoak. Titanioz, zirkonioz, banadioz, niobioz, tantalioz eta oxigeno apur batez osaturik dago eta metalen aleazioek izaten ez dituzten propietateak ditu.
2,5 bider estututa, jatorrizko tamaina berreskuratzen du, eta tenka egitean % 20 hedatzen da hautsi aurretik. Horrek superelastiko titulua eman dio, eta, horri esker, berotu gabe moldatu ahalko da.
Presioa jasateko ez ezik, tenperatura jasateko ere oso propietate onak ditu. Berotzean apenas hedatzen da eta malgutasuna gordetzen du. Aleazioak –194 eta 200 ºC artean gordetzen ditu propietate horiek. Hori guztia gutxi ez eta, altzairua baino bi bider sendoagoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia