}

Golkoko Gerraren sindromea

1997/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Iraken aurkako gerran parte hartu zuten milaka soldaduk oinazeak eta osasun-kalte larriak izan dituzte.

Pertsiar Golkoko gerra amaituta, EEBBetako soldadu ugari gaixo jarri dira azken urteetan. Bertako ejerzitoaren artxiboetan gaixotasunen kausak azaltzen dituzten dokumentuak omen daude, baina horiek ezkutuan gorde dira, segurtasun-arrazoiak direla medio. Hala ere, ikertzaileak kausa horiek zeintzuk diren argitzeko gertu daude erreportaje batek dioenez.

Washington DC-ko Medikuntza Institutuak kaleratu duen txosten baten arabera, EEBBetako tropek egokiak ez diren zenbait inokulazio eta droga hartu zituzten Golkoko gerran. Ondorioz, etorkizunean ejerzitoak unitate bakoitzarentzat osasun-programa bereziak jarri beharko ditu martxan.

Iraken aurkako gerran parte hartu zuten milaka soldaduk oinazeak eta osasun-kalte larriak izan dituzte. Golkoko sindromea, beraz, benetakotzat jo daiteke, eta ez, orain arte sinestarazi nahi izan duten bezala, asmakeriatzat. Arma kimikoak, inokulazioen efektuak eta pestizidak izan daitezke sindromearen kausa nagusiak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia