}

Globulu zuri batean zenbat lipido dauden neurtu nahi dute

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nazioarteko ikertzaile-talde batek Lipidoen Mapa partzuergoa osatu du. Partzuergo horren helburua makrofago deritzen globulu zuri batean dauden lipido guztiak identifikatu eta neurtzea da. Izan ere, lipidoek giza gorputzeko molekulen zati handi bat osatzen dute. Besteak beste, mintz zelularra lipidoz osatuta dago, eta estrogeno eta testosterona hormonak ere lipidoak dira.

Partzuergoa 18 erakundek osatzen dute. Horietatik sei saguen makrofagoetan dauden lipido-motak identifikatzen saiatuko dira. Gainerakoen lana lipido horiek zelulan non kokatzen diren eta nola erreakzionatzen duten ezagutaraztea izango da.

Lan hori egiteko, masa-espektrometriaz baliatuko dira ikertzaileak. Azken urteetan, asko hobetu da masa-espektrometroaren teknika, eta, gaur egun, aparatuek lagin bateko ehunka lipido identifika ditzakete aldi berean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia