Globulu gorriak eta zuriak, imanek banatuta

Eremu magnetiko batek banatu ditzake odoleko globulu gorriak eta zuriak, iman-sare batek alegia. Globulu gorriak paramagnetikoak dira, eta imanek erakarri egiten dituzte; zuriak, aldiz, diamagnetikoak dira, eta imanek aldaratu egiten dituzte. Horregatik bereizten dituzte eremu magnetikoek. Gaur egun, zentrifugatzaile batez banatzen dituzte. Sistema ona da denbora izanez gero, baina, odolaren osagaiak lehenbailehen behar izanez gero, mantsoegia da, hogei minutu behar baititu sistemak. Imanen bidezko sistemaren desabantaila da globulu gorriek oxigenorik gabe egon behar dutela; bestela, ez dira paramagnetikoak.

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali