Gizonezkoen Y kromosoma ez dago galtzeko arriskuan

Gizonezkoen Y kromosoma ez dago galtzeko arriskuan


Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ez da egia gizonezkoen Y kromosoma galtzen ari dela. Nonbait, batzuek bazuten kezka hori, Y kromosoma gainerakoak baino txikiagoa dela ikusita. Are gehiago, Nature aldizkariak berak 2002an atera zuen beste artikulu batean Y kromosoma desagertu egingo zela iragarri zuten Australiako bi zientzialarik.

Alabaina, orain argitaratutako ikerketa horretan, rhesus makakoaren eta giza Y kromosomen eboluzioa aztertu du nazioarteko ikertzaile-talde batek, eta duela 25 milioi urte bi espezieek arbaso bera izan zutenetik, gizonezkoarenak gene bakarra galdu duela ondorioztatu dute. Horregatik uste dute ez dela berehalakoan galduko.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika