Gizakiak Lurreko baliabideak gehiegi ustiatzen ditu, WWFk plazaratu berri duen txosten baten arabera. Arazo hori behin eta berriz salatzeaz gain, WWF talde ekologistak datu zehatzak ere eman ditu.
- Urtero, baliabide naturalak berritzeko Lurrak duen gaitasuna baino % 20 gehiago ustiatzen du gizakiak.
- Pertsona bakoitzak ez luke 1,9 hektarea lur eta itsaso emankor baino gehiago ustiatu behar. Zoritxarrez, batez beste, pertsona bakoitzeko 2,3 hektarea ustiatzen da.
-
Batez besteko datuak alde batera utzita, afrikar edo asiar batek 1,4 ha ustiatzen du, mendebaldeko europar batek 5 ha eta estatubatuar bakoitzak 9 ha.

- Ehunka animalia-espezieren bilakaera neurtuta, azken hogeita hamar urteetan % 35eko gainbehera nabarmendu da. Ur gezako 195 animalia-espezieren gainbehera % 54raino heltzen da.
- Erritmo horretan jarraituz gero, 2030erako, bizi-kalitatearen eta garapenaren gainbehera hasiko da eta, 2050ean, munduko populazioak Lurraren potentzial biologikoaren % 180-220 kontsumituko du.
- Etorkizun hori saihesteko bide bakarra gobernuek lehenbailehen neurri egokiak hartzea da.
Txosten osoa hemen
Mendiburu, Joana
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa








