Gizakiak infektatzen dituen bakterio espezie berria: Nocardia donostiensis

EHU


Nocardia donostiensis izena jarri diote Donostiako Unibertsitate OspitalekoCIBERES taldeko eta EHUko ikertzaileek identifikatutako bakterio berriari.

Nocardia generoko bakterioek eragindako gaixotasunak aztertzen ditu taldeak. Bakterio horiek aurrez arnas-aparatuko gaixotasunak, neoplasiak eta antzeko gaixotasunak izandako pertsonei eragiten diete. Oraingoan, ordea, gaixoen arnasketa-laginetan deskribatu gabeko espezie berria aurkitu eta karakterizatu dute.

Espezie berritzat onar dezaten, azterketa biokimikoak eta sekuentziazio genetikoak egin behar izaten dira, hala nola nazioarteko bildumetan dauden antzeko espezieekin konparatu. Gainera, ekarpen taxonomiko berriei buruzko aldizkari batean argitaratu behar izaten da. Luze jo du, hortaz, prozesuak. Baina ikertzaileek 2016an ezagutarazi izana aprobetxatu dute eta, donostia Europako Kulturaren Hiriburua izanik, Nocardia donostiensis deitu diote espezie berriari.

 

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Biokimikan doktorea. Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali