Gizakia muga fisikotik gertu
2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizakia muga fisikotik gertu
2006/01/01 | Elhuyar
Erresuma Batuko adituen arabera, gizakia muga fisikotik gertu dago zenbait kiroletan, esate baterako, atletismoan. XX. mendearen hasieratik kirol horri buruzko datuak aztertu dituzte ikertzaileek, eta, haien ustez, S-itxurako kurbetara egokitzen dira urteetan lortutako errekorrak. Hau da, hasierako hobekuntza mantso baten ondoren, oso azkar hobetu ziren markak kirola profesional bilakatu zen garaian. Azken hogei urteetan, berriz, hobekuntza asko mantsotu da, eta litekeena da muga fisikotik oso gertu egotea kirolariak.
Berriak labur
12
1
216
2006
1
031
Anatomia/Fisiologia
eu es fr en ca gl