Gizaki modernoaren eta Neanderthalgoaren ikerketa ustela
2007/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Joan den urtearen amaierako albisterik sonatuenetako bat izan zen: gizaki modernoa eta Neanderthalgoa gurutzatu egin zirela argitaratu zuen Svante Päabo ikertzailearen taldeak. DNA-analisi batzuetan oinarritua zegoen ikerketa. Bada, berriz egin dute lagin haien analisia, beste laborategi batean, eta laginak giza DNArekin kutsatuta zeudela konturatu dira.
Bere garaian, asko eztabaidatu zen ikerketa haren ondorioez, beste talde batzuek kontrako emaitzak lortu baitzituzten. Bada, analisi berriak ikusita, ezin dira ontzat hartu aurrekoan atera zituzten ondorioak. Analisi berrien arabera, duela 706.000 urte bereizi ziren gizaki modernoaren eta Neanderthalgoaren adarrak. Eta ez dago bi espezieak gurutzatu izanaren arrastorik.
Päabo ikertzaileak onartu egin ditu emaitza berriak, eta ikertzaile askok nabarmendu dute halako laginak kutsatzeko arriskua oso handia dela.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia