Giza enbrioien garapenaren mapa birtuala 3Dn
2016/11/25 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
15.000 lagin enbrionarioko bilduma aztertuta, giza enbrioien garapenaren datu-base interaktiboa sortu du Amsterdameko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. 3 dimentsioko atlas digital honek giza enbrioien lehenengo bi hilabeteen garapena jaso du zehaztasun handiz, organoz organo eta egituraz egitura; 150 inguru. Hemen duzue proiektua ikusteko aukera.
Atlasa sortzean, orain arte nahasgarriak ziren hainbat kontu argitu ahal izan dituzte, esaterako, giltzurrunei eta gonaden garapenari buruzkoak. Ikertzaileek adierazi dute atlasa giza garapenari eta haren inguruko gaixotasunei lotutako ikerketak egiteko ere baliagarri izango dela.
Eredu hori erabilita, ikertzaileek ikusi ahal izan dute badirela desberdintasun garrantzitsuak gizakion eta sagu eta oilaskoen enbrioien garapenen artean. Kontuan izanda horiek direla ugaztunon garapena aztertzeko orain arte erabili diren ereduak, garrantzia eman diote desberdinasun horiek identifikatu izanari. Science aldizkarian argitaratu dute haien lana.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia