}

Geroz eta atzerago

2001/02/20 Elhuyar Zientzia

Klima-aldaketa berriz ere albiste bihurtu da Nazio Batuek plazaratutako txostena dela-eta. Bertan, etorkizun beltza iragartzen dute adituek. Tenperatura-gorakada bortitza, lehorteak, itsas mailaren igoera, hondamendiak... kataklismoa ia-ia. Batzuentzat gehiegikeriak dira horiek guztiak, jendea beldurtu eta agintariak neurriak hartzera behartzeko modua. Beharbada bai, beharbada aldaketa ez da hainbesterako izango, baina hobe iragarpen beltzak egia bihurtzen diren zain ez geratzea eta lanean oraintxe bertan hastea.

Argazkiek Andeetako Qori Kalis glaziarraren atzerakada nabarmena erakusten dute. Lehena 1978koa da eta bigarrena, berriz, 2000koa. Urtetik urtera gehiago egiten du atzera, 155 metro azkenekoan. Glaziarraren aurreko aldean aintzira sortu zen 1983an eta azken bi urteetan aintzirak bolumena laukoiztu du. Gaurko irudia lagin bat besterik ez da, munduko bazter guztietako glaziarrak urtzen ari baitira. Urrunera gabe, hortxe ditugu Pirineoetakoak.

Informazio gehiago: egin klik hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia