}

Genetikoki eraldatutako elikagaiei buruzko eztabaida on line

2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

SCOPE proiektuko kideek eztabaidagai berri bat jarri dute beren Interneteko atarian: elikagai genetikoki eraldatuak. SCOPE proiektua (Science Controversies On-line: Partnerships in Education) orain dela lau urte jarri zuten martxan Science aldizkariko editoreek, Kalifornia-Berkeleyko Unibertsitateak eta Washingtongo Unibertsitateak elkarlanean.

Atariaren helburua jorratzen diren gaiei buruzko informazio zabal eta orekatua ematea da eta informazio hori, sinpleegia edo teknikoegia izan barik, edozeinek ulertzeko modukoa izatea. Gainera, atariak eztabaida-gune ireki bat eskaintzen du, nahi duenak parte har dezan. Orain arte eztabaidatu diren gaiak DDTaren erabilera, malaria eta anfibio-populazioaren gutxitzea izan dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, atarira bertara jotzea baino ez duzu: http://scope.educ.washington.edu

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia