Genetika arrantza-iruzurraren kontra

Espainiako Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Goreneko ikerlari-talde batek arrain-saltzaileek iruzurrik ez egiteko teknika genetikoa garatu du. Itsas gaietan adituak diren biologoek 12 urtez arrainen kromosomak aztertu dituzte; ondorioz, gaur egun arrainen ehunen azterketa genetikoa egiteko gai dira. Azterketa genetikoaren arabera, erosleak jakin dezake erosten duena benetan iragartzen den produktua dela eta ez beste bat. Ikerketa atun-kontserben inguruan sortu ziren iruzur-zurrumurruengatik sortu zen, atuna ordaindu eta beste zerbait jasotzen zela zabaldu baitzen.

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali