}

Geneen bidez, Europako mapa

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Geneen bidez, Europako mapa
2008/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: J. Novembre)

Europako populazioen mapa bat sortu dute Kalifornia Unibertsitateko populazio-genetikari batzuek Europako 1.387 biztanleren genoma hartuta, eta genoma horien zati txiki batzuk alderatuta (nukleotido bakarreko polimorfismo deritzen desberdintasunetan oinarritu dira konparazioak egiteko). Europako mapa geografikoarekin nahiko antz handia duela ikus daiteke, bata eta bestea gainjarriz gero.

Emaitza polita da oso antzekoak izatea geneen bidez lortutako banaketa-mapa (mapa genografiko izena eman diote) eta mapa geografikoa, baina normala ere bada horrela izatea. Azken batean, herrialde bateko biztanle batek aukera gehiago ditu bere herrialdeko norbaitekin elkartzeko eta seme-alabak izateko, atzerriko norbaitekin egiteko baino (besteak beste, hizkuntza berean hitz egiten dutelako).

1
246
2008
10
002
Genetika
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia