Gene bakarra landare-espezieak bereizteko
2008/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Biologoek espezieak bereizteko gene erabilgarri bat aurkitu dute landareetan: espezie batetik bestera aldatu egiten da, baina ez espezie bereko ale batetik bestera. Horrek esan nahi du gene hori besterik ez dutela aztertu behar landare bat zer espezietakoa den jakiteko. Erabilgarria da, batez ere, itxuraz berdinak diren espezieak elkarren artean bereizteko. Kloroplastoetako gene bat da, matK izenekoa, eta horrek esan nahi du mutatu egiten dela, baina ez nukleokoak bezain azkar; bai, ordea, espezie berriak sortzeko prozesuan zehar aldatzeko adina azkar, hain zuzen. Biologoek ez dute uste existitzen diren landare-espezie guzti-guztiak bereizi ahal izango dituztenik matK geneari esker, baina gehienak bai.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia