}

Gehiago birziklatzeak ez dakar onura ekologiko handiagoa

2000/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Holandako TNO ikerketa zientifikorako institutuak eginiko ikerketak honakoa adierazi du: gaur egun erabiltzen diren birziklatze-teknikekin plastikozko ontzien % 15 baino gehiago birziklatzea ekologikoki ez dela errentagarria. Plastikogileen Europako Elkarteak (APME) eskatutako ikerketaren arabera, birziklapen-tasa % 15etik % 50eraino handiagotzeak kostuak % 300 handiagotuko lituzke eta onura ekologikoak oso mugatuak izango lirateke.

Errentagarritasun ekologikoa lortzeko bidea etxeetako hondakinetatik eratorritako energiari etekin handiagoa ateratzea eta birziklatze mekanikoa bultzatzea dira. Bestetik, industrian sortzen diren plastikozko hondakinak birziklatzeko ahalegin handiagoa egin beharko litzatekeela dio APMEk.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia