Gaur hasi da ordenagailu kuantikoaren aroa Donostian

Gaur hasi da ordenagailu kuantikoaren aroa Donostian


Gaurtik aurrera, urriak 14, Donostia  ordenagailu kuantiko bat duen munduko hiri bakarrenetako bat izango da.

Hain zuzen, IBMren sareko ordenagailu kuantiko indartsuena inauguratu berri du. Arduradunen esanean, ezin da aurreikusi zer ekarriko duen, baina itxaropena dute iraultzailea izango dela.

IBM Quantum System Two IBMren ordenagailu kuantiko aurreratuenen munduko sarean integratzen da. Sare horretako beste bi ordenagailuak AEBn eta Japonian daude.

IBMk zuzenean kudeatzen duen sistema horrek IBM Quantum Heron prozesadorea darama; alegia, orain arte garatu den ahaltsuena. Horri esker, gai da bi bit kuantikoko 5.000 eragiketara arteko zirkuituak simulatzeko.

Diseinu modularra duenez, hainbat prozesagailu integratu ahal izango zaizkio etorkizunean, eta hori aurrerapauso kualitatibo handia da, Europako informatika kuantikoaren gaitasunari eta errendimenduari dagokienez.

Besteak beste, espero dute baliagarria izatea aurrerapenak ekartzeko hainbat arlotan: medikuntza pertsonalizatuan, segurtasun informatikoan, material berrien garapenean, eta ekonomiaren, industriaren eta ingurumenaren arazo konplexuen azterketan.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika