Gasa eta abioien propultsatzaile
1990/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gas natural likidotuaz propultsatutako abioia aurkeztu da Frantzian. Abioia sobietarra da eta TU-155 izena jarri zaio.
Gasa 6m3-ko eta ongi isolatutako nikel-altzairuzko deposito batean gordetzen da. Honen dentsitatea txikia denez, 0,42 g/cm3, 2,5 metano-tona sar daitezke depositoan. Metanoa presio atmosferikoan eta 163ºC baino tenperatura txikiagoan mantendu behar da. Metanoa pixkanaka lurrintzen denez, airearekin sortzen duen nahastea eztandagarria da.
Kontrol-kabinan dagoen sistemarekin depositoaren ezaugarriak uneoro kontrolatzen dira. Gasa ponpa baten bidez garraiatzen da eta ponparentzako energia turborreaktore batek ematen du. Turborreaktore hau metanoz edo kerosenoz elika daiteke.
Abioi honen propultsioa gasez egitearen arrazoia, etorkizunean aurrikusten den petrolio eskasian datza. Gainera hondakinak ura eta karbono(IV) oxidoa izango liratekeenez, ekologi aldetik interesgarri suerta daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia